Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 7an hasiko da

Mikel Nieve Frantziako Tourrerako zerrendan sartu du Mitchelton Scott taldeak

Agentziak | Erredakzioa

Leitzako txirrindularia erabakigarria izango da mendiko etapetan Adam Yates taldeburuari laguntzeko orduan.

  • Mikel Nieve, Italiako Giroan lortutako etapa garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

    Mikel Nieve, Italiako Giroan lortutako etapa garaipena ospatzen. Argazkia: Efe.

Mikel Nieve Frantziako Tourra jokatuko duten zortzi txirrindularien artean sartu du Mitchelton Scott taldeak. Lasterketa uztailaren 7an hasiko da eta Leitzakoak Adam Yates izango du taldeburu.

Yatesek 25 urte ditu eta gazte onenaren saria irabazi zuen 2016ko Tourrean. Aurten etapa bana irabazi du Tirreno-Adriatico eta Dauphine probetan. Esperientzia handiko taldea izango du britainiarrak, eta horien artean taldekide garrantzitsua izango da Mikel Nieve, mendiko etapetan bereziki.

Australiako taldeak zortzi txirrindulari hauek eramango ditu Frantziako Tourrera: Adam Yates (GBR), Mikel Nieve (ESP), Jack Bauer (NZL), Luke Durbridge (AUS), Mathew Hayman (AUS), Michael Hepburn (AUS), Damien Howson (AUS) eta Daryl Impey (RSA).