Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Giro bikaina

Tourreko antolatzaileen mezua, euskal zaleei: 'Milesker Euskadi!'

eitb.eus

Frantziako Tourrak eskerrak ematen dizkie Senpere eta Ezpeleta arteko etapako bide bazterrean bildu diren euskal zaleei, ibilbide osoan izandako giro bikainagatik.

  • Tom Dumoulin, euskal zaleez inguratuta, Ezpeletako etapan. Argazkia: Efe.

    Tom Dumoulin, euskal zaleez inguratuta, Ezpeletako etapan. Argazkia: Efe.

Frantziako Tourrak eskerrak eman nahi izan dizkie Senpere eta Ezpeleta arteko etapako bide ertzean bildu diren euskal zaleei, ibilbide osoan izandako portaeragatik eta egun osoan sortutako giro bikainagatik.

31 kilometroko erlojupekoak milaka lagun bildu ditu Ezpeleta inguruan, txirrindulariak ikusteko eta animatzeko asmoz.

Etapa bukatuta, antolatzaileek Tourreko Twitterreko kontu ofiziala erabili dute, euskal zalee eskerrak emateko.