Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

106. edizioa

Tourreko zenbakiak eta bitxikeriak

eitb.eus

Ibilbideak 3.480 kilometro ditu, 5 amaiera maldan gora dira, 190 herrialdeetan eskainiko da zuzenean, 554 hedabide... horiek Tourreko xehetasun batzuk.

  • Tourra

    Tourra

Zenbakiak

176 txirrindulari.

22 talde, 8 ziklista bakoitzak.

450 laguntzaile (kirol-zuzendariak, mekanikoak, medikuak…).

Ibilbidea

21 etapa.

3.480 kilometro guztira.

7 etapa lau-lauak.

Erdi-mendiko 5 etapa.

Goi-mendiko 7 etapa, 5 etapek maldan gora dute helmuga.

30 mendate (2. Mailakoak, 1. Mailakoak eta Maila Berezikoak).

Taldekako erlojupeko bat 2. etapan, Bruselan (27 km).

Bakarkako erlojuaren kontrako bat 13. etapan, Pauen. Uztailaren 19an izango da hori, elastiko horiak 100 urte beteko dituen egunean.

Beste datu batzuk

Bi herrialde zeharkatuko dira: Belgika eta Frantzia.

Jardunaldirik luzeenak 230 kilometro ditu: 7. etapa, Belfort - Chalon-sur-Saone.

Etaparik laburrena 14.a izango da, Tarbes - Tourmalet Bareges, 117,5 kilometrokoa.

Mendaterik altuena: Iseran, 2.770 metroko altitudea.

Igaroko duten hiririk handiena Paris da, 2.250.000 biztanlerekin.

Herririk txikiena, aldiz, Bareges izango da, 180 bizilagunekin.

Hedabideak

190 herrialdeetan eskainiko da lasterketa.

100 kate, eta horietatik 60k zuzenean eskainiko dute.

Guztira 108 ordu zuzenean.

554 hedabide baimenduta egongo dira.

Prentsazko 301 agentzia.

91 argazki agentzia.

68 irrati.

Sare sozialak @letour

Twitter, 3 milioi jarraitzaile.

Facebook, 2,6 milioi jarraitzaile.

Instagram, 2 milioi jarraitzaile.