Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

UAE Emirates

Pogacar, Aru eta De la Cruz, Frantziako Tourrera

eitb.eus

Fernando Gaviria kolonbiarrak Italiako Giroa jokatuko du.

  • Pogacar, Valentziako Itzulian

    Pogacar, Valentziako Itzulian

Tadej Pogacar esloveniarra eta Fabio Aru italiarra UAE Emirates taldeko buruak izango dira 2020ko Frantziako Tourrean eta Fernando Gaviria kolonbiarrak garaipenak bilatuko ditu Italiako Giroan.

Espainiako Itzulian Esloveniako txirrindulariak hirugarren egin eta gero, taldeak podiuma egin nahi du bai Pogacarrekin edo Arurekin. Tourrean, David de la Cruz kataluniarra, Davide Formolo italiarra eta Alexander Kristoff norvegiarra izango dituzte lagun.

Girorako Fernando Gaviria esprinterra eta Diego Ulissi italiarra izango dira taldeko gizon indartsuenak; baieztatuta daude ere Maximiliano Richeze, Juan Sebastián Molano, Valerio Conti, Brandon McNulty eta Joe Dombrowski.

Espainiako Itzulian, Fabio Aru ere izango da. 2015ean garaipena erdietsi zuen eta aurten Davide Formolo eta David de la Cruz izango ditu ondoan postu on bat egiteko; Jasper Philipsenek etapen garaipenak bilatuko ditu.