Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

ZERRENDA OFIZIALA

Ineosek Tourreko zerrendatik kanpo utzi ditu Froome eta Thomas

eitb.eus

Dauphineko Kriteriumeko emaitzen ondorioz, Tourreko irabazleak izan diren bi txirrindulariok Tourrera ez eramatea erabaki du Dave Brailsford zuzendariak.

  • Chris Froome (eskuinean) eta Thomas (ezkerrean) Tourrean.

    Chris Froome (eskuinean) eta Thomas (ezkerrean) Tourrean. Argazkia: EFE

Egan Bernal kolonbiarra, Tourreko egungo txapelduna, eta Richard Carapaz ekuadortarra, 2019ko Giroa irabazlea, izango dira Ineosek Frantziako Tourra irabazteko aukeratu dituen txirrindulariak; izan ere, Frantziako lasterketa lehiatuko duten txirrindularien zerrendatik kanpo utzi ditu Geraint Thomas eta Chris Froome. Hala, Thomasek Giroa jokatuko du, eta, Froomek, berriz Espainiako itzulian parte hartuko du.

Aurreko astean korritu den Dauphine Kriteriumean izandako emaitzak kontuan hartuta, Dave Brailsford Ineos taldeko zuzendariak aurretiko planak berregituratzea erabaki du, eta besteak beste, Carapaz Tourrerako hautatu du, nahiz eta hasiera batean Giroa zen haren xedea. Horren aurrean, Ineosek Thomas izango du taldeburu lasterketa arrosan, eta, horrez gain, datorren denboraldian taldez aldatuko duen Chris Froome ere ez da Frantziako errepideetan egongo bere bosgarren garaipenaren bila, hark Espainiako Itzulia lehiatuko baitu.

Honako hauek dira Ineosek Tourrera eramango dituen txirrindulariak:

Andrey Amador
Egan Bernal
Richard Carapaz
Jonathan Castroviejo
Michal Kwiatkowski
Luke Rowe,
Pavel Sivakov
Dylan van Baarle

Brailsfordek adierazi duenez, "funtsezkoa da lasterketa egokian lider egokia aukeratzea, eta horrek esan nahi du informazio berriena aztertu behar izan dugula, datozen hilabeteetan gure errendimendua optimizatzeko ahalik eta posizio onenean gaudela ziurtatzeko".

Brailsforden esanetan, Egan Bernalek berriro izango du jomugan elastiko horia eskuratzea Frantzian, eta "zirraraz beteta" dago Richar Carapazi Frantziako Tourrean debuta egiteko aukera ematearekin. "Geraint Thomasek Girora joango da, eta 2018ko Frantziako Tourrean lortutako garaipena beste itzuli handi batekin bikoizteko aukera aprobetxatzen saiatuko du".

Era berean, Chris Froome Vueltarako hautatu dute: "Chris gure kirolaren kondaira bat da, iaz istripua izan eta gero itzultzeko ausardia eta sendotasun izugarria erakutsi duen benetako txapelduna. Beste titulu handi bat lortzeko lehiatzen lagundu nahi diogu, eta Vueltak prestatzen jarraitzeko denbora gehiago ematen dio".