Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

3. etapa

Tim Merlierrek erdietsi du garaipena Tourreko lehen esprintean

EITB Media

Pontivy herria izan da gizon azkarren arteko lehiaren lehen lekukoa. Roglicek, besteak beste, denbora galdu egin du erori eta gero.

El belga Tim Merlier

Frantziako Tourreko hirugarren etapa Lorient eta Pontivy herrien artean jokatu egin da. Lehenengo bi jardunaldietan zer nolako bukaerak izan diren ikusita gaurkoa esprinterrentzat zela esan du tropelak erakutsi duen jarrerarekin.

Tim Merlierrek irabazi du etapako esprinta hainbat eroriko tarteko; Jasper Philipsen taldekidea bigarren izan da eta Nacer Bouhanni hirugarren. Van der Poel lidergoan mantentzen da.

Etapa hasieran Geraint Thomasek erorikoa izan du, baina bizikleta gainean jarraitu egin du etapa amaitu arte; Robert Gesinkek, ordea, Tourra utzi behar izan du eroriko berean. Roglic ere erori egin da eta denbora galdu egin du.

Lasterketari dagokionez bost gizonek erasoa jo eta aurrera egin dute, Ide Schelling (Bora-Hansgrohe), Jelle Wallays (Cofidis), Michael Schär (Ag2r-Citröen), Cyril Barthe eta Maxime Chevalier (B&B Hotels-KTM) ziklistek. Ihesaldiko lagunen aldea hiru minututik ez da pasatu, tropelak kontrolpean izan du momentu oro egoera ihesaldia harrapatu arte.

Asteartean 4. etapa jokatuko da Redon eta Fougeres artean, txirrindulariek 152 kilometro egin beharko dituzte ibilbide lauan. Sonny Colbrelli, Arnaud Demare, Caleb Ewan eta Peter Sagan berriro izango dira faborito, baina tropeleko beste gizon azkar asko daude euren abagunearen zain.

3. ETAPAKO SAILKAPENA

1 MERLIER Tim Alpecin-Fenix 4:01:28

2 PHILIPSEN Jasper Alpecin-Fenix 0:00

3 BOUHANNI Nacer Team Arkéa Samsic 0:00

4 BALLERINI Davide Deceuninck - Quick Step 0:00

5 COLBRELLI Sonny Bahrain - Victorious 0:00

6 ALAPHILIPPE Julian Deceuninck - Quick Step 0:00

7 VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix 0:00

8 BOL Cees Team DSM 0:00

9 TURGIS Anthony Team TotalEnergies 0:00

10 WALSCHEID Max Team Qhubeka NextHash 0:00

3. ETAPA, SAILKAPEN NAGUSIA

1 VAN DER POEL Mathieu Alpecin-Fenix 12:58:53

2 ALAPHILIPPE Julian Deceuninck - Quick Step 0:08

3 CARAPAZ Richard INEOS Grenadiers 0:31

4 VAN AERT Wout Team Jumbo-Visma 0:31

5 KELDERMAN Wilco BORA - hansgrohe 0:38

6 POGACAR Tadej UAE-Team Emirates 0:39

7 MAS Enric Movistar Team 0:40

8 QUINTANA Nairo Team Arkéa Samsic 0:40

9 LATOUR Pierre Team TotalEnergies 0:45

10 HIGUITA Sergio EF Education - Nippo 0:52