Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

20. Etapa

Van Aertek irabazi du Tourreko bigarren erlojupekoa

EITB MEDIA

Belgikarrak 20. etapako erlojupekoan lortu du garaipena eta Pogacarrek sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu du.

1:37
Van Aert

Wout van Aertek irabazi du Frantziako Tourreko bigarren erlojupekoa, Sain Emilionen amaiera zuena. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacarrek erlojupeko ona egin eta sailkapen nagusiko garaipena ziurtatu du; hala, bigarren Tourra irabazi du aurten esloveniarrak. Pello Bilbaok, aldiz, arazoak izan ditu irratiarekin eta sailkapen nagusian 8. postua eskuratzeko zituen aukera guztiak galdu ditu.

Belgikarrak erakustaldia eman du 20. etapako erlojupekoan eta, Asgreenen denbora hobetuz, Tourreko bigarren erlojupekoa bereganatu du. Van Aert hoberantz joan da lasterketan zehar eta azkenean bere helburua lortu du garaipen honekin.

Sailkapen nagusiari dagokionez, gaurkoan ez dugu Pogacarren erakustaldirik ikusi, nahiz eta zaleek hori espero zuten. Hala ere, esloveniarrak ez du erlojupeko txarra egin eta sailkapen nagusiko lidergoan darraio. Horrenbestez, 2021ko Frantziako Tourrean garailea dugula esan genezake.

Irrati madarikatua

Pello Bilbao 8. posturako lehian zen erlojupeko hasieran. Hala ere, txirrindulari euskaldunak arazoak izan ditu irrati-entzungailuarekin eta denbora asko galdu du etapan zehar.

Galera horrekin, Bilbaok ezin izan du bere helburua lortu eta sailkapen nagusiko 9. postuarekin konformatu beharko da.

20. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 0:35:53

2 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) +21"

3 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +32"

4 - KUNG Stefan (FDJ) +38" 

5 - BISSEGGER Stefan (Education) +44"

6 - CATTANEO Mattia (Deceuninck) +49

7 - BJERG Mikkel (UAE) +52"

8 - POGACAR Tadej (UAE) +57"

9 - CORT Magnus +1'00"

10 - VAN BAARLE Dylan +1'21"

SAILKAPEN NAGUSIA 20. ETAPAREN OSTEAN:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 80:16:59

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +5'20"

3 - CARAPAZ Richard (INEOS) +7'03"

4 - O'CONNOR Ben (AG2R) +10'02"

5 - KELDERMAN Wilco (BORA) +10'13"

6 - MAS Enric (Movistar) +11'43"

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) +12'23"

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +15'"

9 - BILBAO Pello (Bahrain) +16'04"

10 - URAN Rigoberto (EF Education) +18'34"