Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

21. Etapa

Van Aertek zapuztu egin du Cavendishen ametsa, Pogacarren egun handian

A. COBOS | EITB MEDIA

Belgikarrak garaipena lortu du Tourreko azken etapan eta zapuztu egin du britainiarraren marka historikoaren ametsa. Bestalde, Tadej Pogacarrek bere bigarren Tourra lortu du.

  • Van Aert. Argazkia: EFE

    Van Aert. Argazkia: EFE

Wout van Aertek irabazi du 21. etapa, Parisko Eliseo Zelaietan amaitu dena. Hala, belgikarrak zapuztu egin du Cavendishek lasterketa handian lortu nahi zuen etapa garaipenen marka historikoa. Sailkapen nagusian, Tadej Pogacar izan da garaile nagusia, bigarren Tourra jarraian eskuratu baitu aurten.

Bi protagonista handi espero genituen Eliseoko Zelaietan, eta bi izan dira protagonistak, baina ez espero genituenak. Mark Cavendishen marka historikoa espero genuen, Eddy Merckx handiarena hausteko, baina Van Aert belgikarrak lortu du garaipena esprintean eta zapuztu egin du britainiarraren ametsa. Tadej Pogacar izan dugu bigarren protagonista; izan ere, esloveniarrak bigarren urtez jarraian irabazi du Tourra, 22 urte dituela. Gainera, nagusitasunez garaitu ditu aurkariak lasterketa osoan.

Horrenbestez, hauek dira 2021eko Frantziako Tourreko txapeldunak:

- Sailkapen nagusia: Tadej Pogacar

- Puntuen sailkapena: Mark Cavendish

- Mendiko sailkapena: Tadej Pogacar

- Gazteen sailkapena: Tadej Pogacar

- Taldeen sailkapena: Bahrain Victorius

21. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo) 2:39:37

2 - PHILIPSEN Jasper (Alpecin) d. b.

3 - CAVENDISH Mark (Deceuninck) d. b.

4 - MEZGEC Luka (BikeExchange) d. b.

5 - GREIPEL Andre (Israel Start-Up) d. b.

6 - VAN POPPEL Danny (Intermarché) d. b.

7 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

8 - ARANBURU Alex (Astana) d. b.

9 - BARTHE Cyril (B&B Hotels) d. b.

10 - WALSCHEID Max (Qhubeka) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 82:56:36

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) + 5:20

3 - CARAPAZ Richard (INEOS) + 7:03

4 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 10:02

5 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 10:13

6 - MAS Enric (Movistar) + 11:43

7 - LUTSENKO Alexey (Astana) + 12:23

8 - MARTIN Guillaume (Cofidis) + 15:33

9 - BILBAO Pello (Bahrain) + 16:04

10 - URAN Rigoberto (EF Education) + 18:34