Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailaren 1ean hasiko da

Jumbo Vismak talde oso indartsua eramango du Tourrera, tartean Roglic eta Vingegaard

EITB MEDIA

Wout Van Aert ere izango da taldeko beste erreferentzia bat; Jumbo Vismaren helburuak sailkapen nagusia bereganatzea eta maillot berdea lortzea izango dira.

  • Roglic eta Vingegaard, azken Dauphinen

    Roglic eta Vingegaard, azken Dauphinen. EITB Mediako bideo batetik hartutako argazkia.

Jumbo Vismak talde oso indartsua iragarri du, astearte honetan, uztailaren 1ean Kopenhagen hasiko den Frantziako Tourrerako. Besteak beste, Primoz Roglic esloveniarra, Jonas Vingegaard danimarkarra eta Wout Van Aert belgiarra izango dira bertan. Hurrenez hurren, Roglicek bigarren egin zuen 2020ko Tourrean; Vingegaardek, 2021ekoan; eta Van Aert 2021eko Belgikako txapelduna da.

Testuinguru horretan, Jumbo Vismak talde sendoa izango du 2022ko Frantziako Tourrean. Roglic eta Vingegaard saiatuko dira erdiesten azken maillot horia, Parisen, eta, horrez gain, Van Aert etapak irabazteko eta maillot berdea janzteko lehian sartuko da.

Hona hemen taldea, osorik: Primoz Roglic, Jonas Vingegaard, Wout Van Aert, Sepp Kuss, Steven Kruijswijk, Christophe Laporte, Tiesj Benoot eta Nathan Van Hooydonck.

"Hainbat jomuga ditugu, eta horregatik hautatu ditugu etapa-mota guztietarako onenak diren txirrindulariak. Lehenengo astea oso nahasia izango da, eta gure liderrak gidatu beharko ditugu segurtasunez, baina, halaber, gainerako faboritoei gauzak zail jartzen ahaleginduko gara", adierazi du Merjin Zeeman taldeko zuzendariak.

Zeemanen arabera, taldeak Wout Van Aert ere babestuko du, etapak irabazi eta maillot berdea lortzeko helburuan: "Talde hau sasoi betean dago, eta, gure iritziz, helburuak gauzatzeko moduan izango gara", amaitu du.