Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

8. etapa

Van Aertek irabazi du Tourreko zortzigarren etapa eta Pogacarrek lau segundoko gainsaria jaso du

Agentziak | EITB Media

Wout van Aert izan da etapa garailea, azken metroetan Matthews mendean hartuta. Tadej Pogacar liderra hirugarren izan da.

6:27
Van Aert ospatzen.

Wout van Aertek (Jumbo Visma) irabazi du Frantziako Tourreko 8. etapa, larunbat honetan (uztailak 9) Dole eta Lausanne artean egin dena, 186 kilometroko ibilbidearekin. Tadej Pogacar (UAE Emirates) liderrak abantaila handitu du aurkari zuzenekiko, helmugan lau segundoko gainsaria hartuta.

Van Aertek bere bigarren etapa garaipena lortu du aurtengo Tourrean, Calaisen irabazle izan baitzen beste hiru etapatan bigarren izan ostean. Belgikarra faboritoen arteko esprintean nagusitu da, Michael Matthews (BikeExchange) eta Tadej Pogacar (UAE Emirates) gaindituta.

Cattaneo, Wrigth eta Frison izan dira eguneko ihesaldiko protagonistak. Etapako lehen kilometroetan erorikoa egon da tropelean; besteak beste, lurrera joan dira Pogacar, Thomas, Roglic, Enric Mas, Nairo Quintana, Daniel Martinez eta Bardet. Hauek guztiek lasterketan jarraitu ahal izan dute, eta tropelarekin bat egin dute euren taldeen laguntzarekin. Erori egin diren Vermarke eta Gianni Moscon txirrindulariek Tourra utzi behar izan dute.

Ihesaldia etapako azken kilometroetan hautsi da. Wright bakarrik geratu da lasterketa buruan, baina tropelak harrapatu egin du helmugarako 3,6 kilometro falta zirenean. Azken maldan faboritoen arteko lehia ikusi ahal izan da, eta, hor Van Aert izan da onena.

Sailkapen nagusiko lehen postun jarraitzen du Pogacarrek; esloveniarrak 39 segundo ateratzen dizkio bigarren den Jonas Vingegaardi (Jumbo Visma). Geraint Thomas (Ineos Grenadiers) da hirugarren postuan, liderrarekiko 1'14"ra.

8. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - VAN AERT Wout (Jumbo-Visma) 4:13:06

2 - MATTHEWS Michael (BikeExchange) d. b.

3 - POGACAR Tadej (UAE) d. b.

4 - KRON Andreas (Lotto) d. b.

5 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.

6 - VLASOV Aleksandr (BORA) d. b.

7 - THOMAS Benjamin (Cofidis) d. b.

8 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo-Visma) d. b.

9 - JUNGELS Bob (AG2R) d. b.

10 - PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - POGACAR Tadej (UAE) 24:43:14

2 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) +0:39

3 - THOMAS Geraint (INEOS) +1:14

4 - YATES Adam (INEOS) +1:22

5 - GAUDU David (Groupama) +1:35

6 - BARDET Romain (DSM) +1:36

7 - PIDCOCK Thomas (INEOS) +1:39

8 - POWLESS Neilson (EF) +1:41

9 - MAS Enric (Movistar) +1:47

10 - MARTINEZ Daniel Felipe (INEOS) +1:59