Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra

FRANTZIAKO TOURRA

Pogacarrek ez du amore emango

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Esloveniarrak ez dio Tourra hirugarrenez irabazteari uko egingo, eta prest dago amaierara arte elastiko horiagatik borrokatzeko.

  • Azken astean lehia gogorra izango da.

    Azken astean lehia gogorra izango da. Argazkia: EFE.

Tadej Pogacar (UAE) esloveniarrak adierazi duenez, ez dio uko egingo bere hirugarren Frantziako Tourra jarraian irabazteari nahiz eta 2 minutu baino gehiagoko desabantaila izan. Gainera, baieztatu du sailkapen nagusiko egungo liderra den Jonas Vingegaardi (Jumbo-Visma) Pirinioetako etapetako "igoera guztietan" eraso egingo diola.

Tourreko azken atseden egunean, UAEko liderrak, alde hori larunbateko erlojupekoa baino lehen murriztu nahi duela esan du: "Aukera guztiak aprobetxatu behar ditut eta igoera guztietan erasotu, egunero denbora pixka bat irabazteko. Espero dut azkenean ezertaz ez damutzea".

"Erlojupekoaren aurretik zuloa itxi behar dut. Jonas oso ona da. Ez dut erlojupekoaren aldeko apusturik egingo, eta bertan 30 segundo edo bi minutu irabaztea espero dut ", iragarri zuen Frantziako lasterketako bikoak, iaz bigarren sailkatu zen Vingegaarden inguruan.