Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

1. ETAPA

Lorena Wiebesek irabazi du emakumezkoen Tourreko lehen etapa

AGENTZIAK | EITB Media

Gizonezkoen Tourra bukatu den egun berberean hasi da 8 etapa izango dituen emakumezkoen proba. Wiebes Eliseo Zelaietan jokatutako sprintean nagusitu da, eta maillot horia jantzi du.

  • Wiebesen ospakizuna

    Wiebesen ospakizuna. Argazkia: EFE

Lorena Wiebes da Frantziako Tourreko lehen liderra. Herbeheretarra, Eliseo Zelaietan bukatu den etapan, garaile izan da.

81,7 kilometroko etapa Pariseko kaleetatik barrena jokatu da gizonezkoen Tourreko azkeneko etaparen antzeko ibilbidearekin. Wiebes, Vos eta Kopeckyren aurretik helmugaratu da, eta denboraldiko hamaseigarren garaipena lortu du.

DSMko txirrindulariak lidertza hartu du gaurko garaipena lortu eta gero. Gainera, Vosekiko lau segundu eta Kopeckyrekiko sei segundoko errenta lortu du gainsariei esker. Bihar, Tourra osatzen duten zortzi etapetatik bigarrena jokatuko da Meaux eta Provinsen artean.