Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Uztailak 7, ostirala

Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Mont de Marsan-Bordele (169,9 km)

EITB MEDIA

Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.

  • 2023ko Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Tourreko 7. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 7. etapak, uztailaren 7an jokatuko denak, atzean utziko du mendia eta errepide lauetara itzuliko da. Mont de Marsanetik irten eta Bordelen amaituko da. 169,9 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:15ean hasi eta 17:07 inguruan bukatuko da.

Trantsizioko etapa izango da, txirrindularien hankei atseden emateko balioko duena, zazpigarren etapa jarraian izango baita atsedenik gabe. Hala ere, esprinterrek aurrerapausoa emateko lekurik egokiena izango da, etaparen azken zatia zuzengune luzea baita eta esprintean amaituko baita.

Mendate bakar bat jarriko da bidean helmugatik 30 bat kilometrora, Cote de Beguey (4. maila, % 4,4an), eta horrek ez lieke ahalegin handirik suposatu beharko txirrindulariei.

Egunero bezala, EITBn ikusgai izango da etapa, zuzenean; lehenik, eitb.eus hasiko da lasterketa ematen, 14:45ean, eta, jarraian, 15:00etan, ETB1ek ere bat egingo du etaparekin.

6. etaparen profila | 8. etaparen profila

ETAPAREN PROFILA

2023ko Frantziako Tourreko 7. etapako profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 7. etapako profila. Argazkia: letour.fr

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 7. etapa (uztailak 7, ostirala)

Ibilbidea: Mont-de-Marsan - Bordele

Distantzia: 170 km

Irteera ordua: 13:30

Iritsiera ordua: 17:07 (47 km/h) | 17:17 (45 km/h) | 17:27 (43 km/h).

Mendiko saria: Côte de Béguey (4. maila), 131. kilometroan.