Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2023

Larunbata, uztailak 15

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila eta ibilbidea: Annemasse-Morzine les Portes du Soleil (151,8 km)

EITB MEDIA

4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.

  • 2023ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

    2023ko Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

2023ko Frantziako Tourreko 14. etapa, uztailaren 15ean jokatuko dena, errepide menditsuetatik igarotzen jarraituko du. Annemassetik irten eta Morzine les Portes du Soleilen amaituko da. 151,8 kilometroko ibilbidearekin, etapa 13:05ean hasi eta 17:18 aldera amaituko da.

14. etapak bost mendate igoera izango ditu, zein baino zein gogorragoa, hiru lehen mailakoak baitira. Col de Saxel (3. maila, % 4,6an), Col de Cou (1. maila, % 7,4an) eta Col du Feu (1. maila, % 7,8an) lasterketaren lehen zatian daude.

Txirrindulariek atseden txiki bat izango dute Col de la Ramazera iritsi arte. 13,9 kilometroko igoera da, 1. mailakoa % 7,1ean. Maldan behera jarraitzen du, eta 10 kilometro haranean, Joux Plane maila bereziko mendatearekin egingo dute topo. 11,6 kilometroko igoera % 8,5ean.

4.200 metroko desnibel metatuak proban jarriko ditu parte-hartzaileen erresistentzia, Morzinen garaipena lortu nahi badute, beren jaitsiera-dohainak erakusteko beharraz jabetuko direnak.

Etapa EITBn izango da ikusgai, zuzenean. Emanaldia 14:35ean hasiko da eitb.eus-en, eta 15:00etan ETB1en.

13. etaparen profila | 15. etaparen profila

 

ETAPAREN PROFILA

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila

Frantziako Tourreko 14. etaparen profila. Argazkia: letour.fr

------------------------------------------

COL DE LA RAMAZ

Col de La Ramazerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

Col de La Ramazerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

------------------------------------------

JOUX PLANE

Joux Planerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

Joux Planerako igoera, 2023ko Frantziako Tourraren 14. etapan. Argazkia: ©A.S.O

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 14. etapa (uztailak 15, larunbata)

Ibilbidea: Annemasse – Morzine les Portes du Soleil

Distantzia: 152 km

Goranzko desnibel metatua: 4.200 metro

Irteera ordua: 13:05

Iritsiera ordua: 17:18 (38 km/h) | 17:33 (36 km/h) | 17:51 (34 km/h).

Mendiko saria: Col de Saxel (3. maila), 18,7. kilometroan; Col de Cou (1. maila), 35,3. kilometroan; Col du Feu (1. maila), 52,7. kilometroan; Col de la Ramaz (1. maila), 101,6. kilometroan; Col de Joux Plane (Maila berezia), 139,8. kilometroan.