Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

Uztailak 5, ostirala

2024ko Frantziako Tourraren 7. etaparen profila eta ibilbidea: Nuits Saint Georges-Gevrey Chambertin (25,3 km)

EITB MEDIA

Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).

  • 2024ko Frantziako Tourraren 7. etapako profila. Irudia: letour.fr.

    2024ko Frantziako Tourraren 7. etapako profila. Irudia: letour.fr.

2024ko Frantziako Tourraren zazpigarren etapan iritsiko da edizioko lehen banakako erlojupekoa, uztailaren 5ean, ostiralez. Nuits-Saint-Georges eta Gevrey-Chambertin artean, txirrindulariek 25,3 kilometro egin beharko dituzte. Lasterketa 13:05ean hasiko da lehen txirrindulariaren irteerarekin; azkena, berriz, 17:00etan abiatuko da. Amaierari dagokionez, lehena 13:34 aldera heltzea aurreikusi dute antolatzaileek, eta 17:29an azkena, gutxi gorabehera.

Erlojupekoetan espezialistak diren parte hartzaileentzat jardunaldi aproposa da ostiralekoa, eta arreta osoa maillot horia lortzeko hautagaiek izango dute. Etaparen bi herenak baso artean egingo dituzte txirrindulariak, mahastiz inguraturako paisaietan barrena pasa aurretik. Etaparen amaieran, Curtil-Vergy igoera izango dute (1,6 kilometro, eta batez beste, %6,1ko maldekin).

Etapa zuzenean jarraitu ahalko da ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera.

ETAPAKO PROFILA

Frantziako Tourreko 7. etaparen profila: Irudia: letour.fr

Frantziako Tourreko 7. etaparen profila: Irudia: letour.fr

6. etapako profila | 8. etapako profila

FITXA TEKNIKOA

Etapa: 7. etapa (uztailak 5)

Ibilbidea: Nuits Saint Georges-Gevrey Chambertin

Distantzia: 25,3 km

Goranzko desnibel metatua: 300 m

Hasiera-ordua: 13:05 (lehen txirrindularia); 17:00 (azken txirrindularia)

Amaiera-ordua: 13:34 (lehen txirrindularia); 17:29 (azken txirrindularia)

Mendiko Saria: Ez dago