Itxi

X-deportes_tour de francia-X

X-deportes_tour de francia-X

Frantziako Tourra 2024

9. ETAPA

Turgis garaile etapa amaierako esprintean; Aranburu laugarren izan da

EITB Media

Turgis izan da ihesaldiko azkarrena, David Romo, Alex Aranburu, Tom Pidcock eta Derek Gee txirrindulariekin lehiatu ostean garaipenaren bila.

1:14
Anthony Turgis txirrindulari frantziarraren helmugaratzea. Argazkia: EFE

Anthony Turgis (TotalEnergies) frantziarrak irabazi du igande honetan Troyesen jokatu den Frantziako Tourreko 9. etapako esprinta. Etapa irabazteko lehian Alex Aranburu (Movistar) ere egon da, baina laugarren helmugaratu da azkenean. Tadej Pogacar esloveniarra sailkapen nagusiko aurkariei ateratzen dien aldea handitzen saiatu da, alferrik.

Turgis izan da ihesaldiko azkarrena, David Romo, Alex Aranburu, Tom Pidcock eta Derek Gee txirrindulariekin lehiatu ostean garaipenaren bila.

Sailkapen nagusirako faboritoen taldea 1 minutu eta 46 segundora helmugaratu da, eta ez da aldaketarik izan lehen postuetan.

Pogacar, asfaltatu gabeko bideetan aditua, Remco Evenepoel belgikarra (33 segundora du) eta Jonas Vingegaard danimarkarra (1:15era) atzean uzten saiatu da, baina ez du lortu.

Esloveniarra behin baino gehiagotan saiatu da, eta horren erasoek tentsioa eraman dute faboritoen taldera; Vingegaardek, baina, ondo erantzun dio, taldekideen laguntzari esker. Evenepoel bakartiago aritu da, ordea, eta arazo gehiago izan ditu.

Primoz Roglic esloveniarrak, bere aldetik, arazo asko izan ditu aurrekoen erritmoari eusteko. Hala ere, etapa amaieran, onenekin batera sartu da, eta laugarren postuan jarraitzen du, liderrarengandik 1:36ra.

Mikel Landa ere goiko taldean dago, zortzigarren, 3:35era.

ETAPAKO SAILKAPENA

1. TURGIS Anthony(TotalEnergies) 4:19:43

2. PIDCOCK Thomas (INEOS) d. b.

3. GEE Derek (Israel) d. b.

4. ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

5. HEALY Ben (EF Education) d. b.

6. LUTSENKO Alexey (Astana) d. b.

7. ROMO Javier (Movistar) +0:12

8. STUYVEN Jasper (Lidl) +0:18

9. GIRMAY Biniam (Wanty) +1:17

10. MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1. POGACAR Tadej (UAE) 35:42:42

2. EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:33

3. VINGEGAARD Jonas (Visma) +1:15

4. ROGLIC Primož (BORA) +1:36

5. AYUSO Juan (UAE) +2:16

6. ALMEIDA João (UAE) +2:17

7. RODRÍGUEZ Carlos (INEOS) +2:31

8. LANDA Mikel (Soudal) +3:35

9. GEE Derek (Israel) +4:02

10. JORGENSON Matteo (Visma) +4:03