Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Espainaiko Itzulia (5. etapa)

Gianni Meersman, garaile Lugon ere

Agentziak | Erredakzioa

Tiago Machado txirrindularia 160 kilometro ihesaldian eman eta gero tropelak azken txanpan irentsi egin du. Faboritoen artean ez dago aldaketarik.

0:39

Gianni Meersman izan da Espainiako Itzuliko 5. etapako irabaztea Lugon, bere bigarren garaipena aurtengo Vueltan. Sailkapen nagusian ez dago aldaketarik.

Tiago Machado (KAT) eta Morice (DEN) izan dira gaurko protagonista nagusiak. Lasterketa hasi eta lehen kilometroan jo dute erasoa bi txirrindulariek, aurrera egin eta sei minutu baino gehiago izan dute euren alde.

Halere, ez dituzte kilometro guztiak elkarrekin egin, Machadok ihesaldiko laguna atzean utzi eta aurrera joan da bakar bakarrik helmugarako 50 bat kilometroren faltan.

Tropelean Giant, Trek eta Etixx taldeak lanean buru belarri jarri dira ihesaldia bertan behera bota arte.

Ostegunean erdi-mendiko etapa bati egingo diote aurre txirrindulariek, Monforte de Lemos eta Luintra artean 163 kilometro egin behar izango dituzte.

Perfil

alt="Perfil" />