Espainiako Vuelta
Abuztuaren 28an hasten da
Andy Schleckek Espainiako Vueltan parte hartuko du
Andoni Beldarrain
Erredakzioa
Hala jakinarazi du Luxenburgeko txirrindulariak eta espainiar errepideetatik ikusi ahal izango dute zaleek.
Saxo Bankeko txirrindulariak Osloko Sari Nagusian parte hartuko du eta Espainiako Vueltara arte ez du lasterketa gehiagorik burutuko. Iaz ere parte hartu zuen Vueltan, baina agertu ere ez zen egin eta zortzigarren etapan erretiratu zen. Aurten ikusi egin beharko da zein den bere portaera. Agian bere anaia Franki Vuelta irabazten laguntzea izango du helburu Andyk.