Itxi

Espainiako Vuelta 2023

19. etapa

De Gendt, garaile Gijonen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Thomas de Gendt belgikarra izan da azkarrena Gijoneko helmugara ihesean heldu diren bederatzi gizonen artean. Faborito nagusien artean, ez da diferentziarik izan.

  • Sander Armee 18. etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

    Sander Armee 18. etapako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Lotto-Soudal taldeko Thomas de Gendt txirrindulari belgikarrak irabazi du Redes Parke Naturalaren eta Gijonen artean jokatu den Espainiako Vueltako 19. etapa, 149,7 kilometroko ibilbidea beste ostean. Horrenbestez, bere taldekidea den Sander Armeeren eredua jarraitu du; izan ere, Armeek atzo lortu zuen garaipenari jarraipen ezin hobea eman dio haren herrikideak, 27 txirrindulariz osatutako eguneko ihesalditik lehena helmugaratu eta gero.

21 urte besterik ez dituen Ivan Garcia Cortina (Bahrain-Merida) garaipena lortzekotan izan da bere jaioterrian, baina azkenean hirugarren egin du, dagoeneko hiru handietan garaipenak dituen De Gendten  eta Jarlinson Pantano (Trek-Segafredo) kolonbiarraren atzetik.

Atzetik, faboritoen artean, Contadorrek saiakera egin du San Martin gainean, eta bakarka alde egitea lortu du minutu bateko abantaila izatera helduz, baina gainerako oilarrek ez dute baimendu madrildarraren ahaleginak aurrera egin zezan, eta bi kilometro faltan harrapatu dute.

Horrenbestez, denak berdin jarraitzen du larunbatean igoko duten Angliru beldurgarriaren zain. Bertan, Froomek Vincenzo Nibalirekiko (Bahrain-Merida) duen 1:37ko tartea defendatu beharko du, eta Contadorrek Wilco Kelderman (Sunweb) eta Ilnur Zakarin (Katusha) atzean utzi nahiko ditu podiumerako bidean.

19. ETAPAKO SAILKAPENAK