Publizitatea
X

Irratia zuzenean

Vuelta 2018: Espainiako Itzuliko ibilbide berriaren aurkezpena Malagan

  • facebook
  • twitter

Espainiako Vuelta

Abuztuaren 25etik aurrera

Espainiako Itzulia Malagan aurkeztuko dute, ibilbidean igoera berriak sartuta

Agentziak | Erredakzioa

2018/01/12

Guztira, 21 etapa izango ditu lasterketak, horien artea sei lauak, beste sei mendi ertainekoak eta beste bost mendikoak.

  • Aurreko edizioko tropelaren irudia. Argazkia: Efe.

    Aurreko edizioko tropelaren irudia. Argazkia: Efe.

    Aurreko edizioko tropelaren irudia. Argazkia: Efe.
  • Whatsapp
  • Bidali

Espainiako Itzuliaren 73. edizioa larunbatean aurkeztuko dute Esteponan, Malagan. Lasterketa abuztuaren 25ean abiatuko da Malagatik eta irailaren 16an amaituko da, Madrilen. Bederatzi etapa aldapan gora amaituko dira eta ibilbidean lehen aldiz igoko diren mendiak ere sartu dituzte: Granadako Alfacar, Asturiseko Les Praeres de Nava eta Bizkaiko Oiz Mendia.

Ibilbide osoa aurkezpenean iragarriko duten arren, gauza batzuk aurretik jakinak dira.

Lasterketa Malagako Pompidou Zebtrotik aterako da zortzi kilometroko erlojupekoan. Covatilla (Salamanca) eta Covandogako Lakuak igoko dituzte, erlojuaren kontrako bi etapa (bat luzea, 30 kilometrokoa), eta Andorrara igoera latza Madrilera iritsi baino egun bat lehenago.

Guztira, 21 etapa izango ditu lasterketak, horien artea sei lauak, beste sei mendi ertainekoak eta beste bost mendikoak. Antolatzaileek mendiaren aldeko apustua egin dute, eta etapa amaieran emozioa eta lehiakortasuna bultzatzearen alde egin dute. Guztira, 46 mendate igoko dituzte: bi maila berezikoak, 17 lehen mailakoak, sei bigarrenekoak eta 21 hirugarrenekoak.

Ikuskizuna bermatu nahian, bigarren eginean Caminito del Rey igoko dute. Andaluzian Alfacar igoko dute lehen aldiz, laugarren etapan, Alfaguarako mendilerroan: 12 kilometroko igoera izango dute aurretik, % 14ko aldapekin.

Andaluziatik Murtziara egingo duten bidea esprinterrentzako egokia izango da. Gaztela Mantxara iristean La Covatilla igoko dute, Salamancan, ia 2.000 metroko altuerara. Etapa hori Talavera de la Reinan hasiko da eta hurrengo egunean lehen atseden eguna izango dute.

Zamoratik pasa ostean, lasterketa Galizian sartuko da, bertan bi etapa egiteko. Ondoren Asturias eta Leonen La Camperona, Praeres de Nava (berria) eta Covandogako Lakuak igoko dituzte. Nairo Quintanak irabazi zuen Covadongako Lakuetako etapa 2016an.

Kantabrian erlojupeko bat jokatuko dute, 16. etapan, Santillana eta Torrelavega artean, eta baliteke ibilbideak 30 kilometro baino gehiago izatea.

Oiz Mendira igoera

Lasterketaren une garrantzitsuenetariko bat Bizkaian izango da, Getxo eta Oiz Mendiaren arteko etapan. 3.000 metroko desnibela du etapak eta igoeran % 18ra arteko aldapak daude.

Andorrako etapak ere zeresana izango du sailkapen nagusiari begira. Etapa laburra baina erabakigarria izango da, sei mendaterekin. Vuelta irailaren 16an amaituko da, Madrilen.

o da, Madrilen.

Iruzkinak

Publizitatea
Fitxaketak… LaLiga Fitxaketak…
Publizitatea

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

EiTB Kirolak

Emakumeen Kirola Partidak zuzenean, bideoak, kronikak... Emakumeen Kirola

Hurrengo zuzenekoak

  • Gaur
  • or.
  • lr.
  • ig.
  • al.
  • ar.
  • az.

Ez dago zuzenekorik

Euskal Selekzioak Euskal selekzioak irabazi egin dio Korsikari,… Euskal Selekzioak
Publizitatea
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena