Itxi

Espainiako Vuelta 2023

5. etapa

Clarkerentzat garaipena eta Molardentzat lidergoa, Roquetasen

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Education First taldeko australiarrak esprintean azpiratu ditu berarekin batera ihes eginda iritsi diren Bauke Mollema herbeheretarra (Trek) eta Alessandro De Marchi (BMC) italiarra.

2:15

Simon Clarke australiarrak (Education First) lortu du garaipena Espainiako Itzuliko bosgarren etapan. Granada eta Roquetas de Mar hiriak lotu dituen jardunaldiaren ostean (188,7 km), lider aldaketa egon da, Rudy Molard (Groupama FDJ) frantziarrak jantzi baitu elastiko gorria.

Clarkek esprintean azpiratu ditu berarekin batera ihes eginda iritsi diren Bauke Mollema herbeheretarra (Trek) eta Alessandro De Marchi (BMC) italiarra.

Haien atzetik beste taldetxo bat helmugaratu da, eta bertan zen Molard. Groupamako txirrindulariari mesede egin dio Sky taldeak Kwiatkoswkiren lidergoa defendatzeko izan duen interes faltak.

Hartara, gaur arte liderra zenaren multzoak 4.55eko atzerapena izan du helmugan, eta tarte hori nahikoa izan da sailkapen nagusiko lehen postuan aldaketa egon dadin. Zazpi urte dira frantziar batek Espainiako Itzuliko liderraren elastikoa azkenengoz jantzi zuenetik. Orduko hartan, Sylvain Chavanel izan zen hori lortu zuena.

Monardek 41 segundoko aldea dauka bigarrena den Kwiatkoswkirekiko. Aldeak 1:01ekoa izan behar zuen, baina frantziarrari 20 segundoko isuna ezarri diote azken 10 kilometroen barruan likidoz hornitzegatik.

Ostegun honetan, seigarren etapa izango dute jokoan txirrindulariek, Huercal-Overa eta San Javier artekoa, eta 155,7 kilometro egin beharko dituzte.