Itxi

Espainiako Vuelta 2023

Ibilbidearen aurkezpena

Bilbon eta Urdazubin amaituko dira 2019ko Vueltako bi etapa

eitb.eus

Lasterketaren 74. edizioa abuztuaren 24tik irailaren 15era bitartean jokatuko da.

1:26

Espainiako Itzuliko 74. ekitaldiaren ibilbidea asteazken honetan eman dute ezagutzera. 2019ko edizioa abuztuaren 24an hasiko da, Torreviejan, eta irailaren 15ean amaituko da, Madrilen.

Lasterketako hamaikagarren etapa, irailaren 4an jokatuko dena, Donapaleutik (Nafarroa Beherea) atera eta Urdazubira (Nafarroa) helduko da.

Biharamunean, irailaren 5eko ibilbideak Nafarroako Zirkuituan (Los Arcos) izango du abiapuntua, eta txirrindulariek Bilbon izango dute helmuga, 175 kilometro egin eta gero.

Halaber, hurrengo egunean, irailaren 6an, Bizkaiko hiriburuak hamahirugarren etapako irteera hartuko du, eta tropelak Kantabria aldera egingo du bertatik.

Vueltako 74. ekitaldiko ibilbidea, etapaz etapa::

Etapa Noiz Ibilbidea Kilometroak
1. etapa
Abuztuaren 24an
Torrevieja - Torrevieja 18
2. etapa
Abuztuaren 25ean
Benidorm - Calpe 193
3. etapa Abuztuaren 26an
Ibi - Alacant 186
4. etapa Abuztuaren 27an
Cullera - El Puig 177
5. etapa Abuztuaren 28an
L'Eliana - Javalambre 165,6
6. etapa Abuztuaren 29an
Mora de Rubielos - Ares del Maestrat 196,6
7. etapa Abuztuaren 30ean
Onda - Mas de la Costa 182,4
8. etapa Abuztuaren 31n
Valls - Igualada 168
9. etapa Irailaren 1ean Andorra la Vella - Cortals D'Encamp 96,6
Irailaren 2an
Atseden eguna
10. etapa Irailaren 3an
Jurançon - Paue 36,1
11. etapa Irailaren 4an
Donapaleu - Urdazubi 169
12. etapa Irailaren 5ean
Los Arcos - Bilbo 175
13. etapa Irailaren 6an
Bilbo - Los Machucos 167,3
14. etapa Irailaren 7an
San Vicente de la Barquera - Oviedo 189
15. etapa Irailaren 8an
Tineo - El Acebo 159
16. etapa Irailaren 9an
Pravia - La Cubilla 155
Irailaren 10ean
Atseden eguna
17. etapa Irailaren 11n
Aranda de Duero - Guadalajara 199,7
18. etapa Irailaren 12an
Colmenar Viejo - Becerril de la Sierra 180,9
19. etapa Irailaren 13an
Avila - Toledo 163,4
20. etapa

Irailaren 14an

Arenas de San Pedro - Gredos 189
21. etapa Irailaren 15ean
Fuenlabrada - Madril 105,6

 

11. etapa:

VUELTA 2019 ETAPA 11 DONAPALEU URDAZUBI

12. etapa:

VUELTA 2019 ETAPA 12 LOS ARCOS BILBAO

13. etapa:

VUELTA 2019 ETAPA 13 BILBAO LOS MACHUCOS

 

2019ko Vueltako zenbait datu:

- 3.272 kilometro.

- Sei etapa lau.

- Mendi ertaineko lau etapa (horietako bi aldapa gora amaituko dira).

- Mendiko zazpi etapa.

- Erlojuaren kontrako bi etapa: bakarka (36 km) eta taldeka (18 km).

- Atseden egun bi.