Itxi

Artea

Urriaren 31 arte

EHUren erakusketa, Florentzia eta Palermoko arte akademiekin batera

Erredakzioa

Ekimenaren helburua "zentro ezberdinetako irakasleek ikerketa eta sormen artistikoa nola lantzen duten partekatzea da".

1:34

Euskal Herriko Unibertsitateak "Irla flotagarriak" erakusketa antolatu du, Florentziako eta Palermoko arte akademiekin elkarlanean.

Ekimena urriaren 31 arte izango da ikusgai, EHUren Paraninfoko Oteiza aretoan.

Helburua "zentro ezberdinetako irakasleek ikerketa eta sormen artistikoa nola lantzen duten partekatzea da", EHUk azaldu duenez.

"Irla flotagarriak" erakusketan, hiru zentroetako ikasleek parte hartu dute. Obrak sortzeko kartoi mehe zuriak eta beltzak erabili dituzte, eta "Bestearen begirada" izan da inspirazio iturria.

Proiektua 2011n BECen egin zen Ikas-Art ekimenean sortu zen, EHUko irakasle talde batek eta Italiako akademia horietako beste batek harremana sortu eta esperientziak partekatzen hasi zirenean.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • EHU berriak