Itxi

Artea

Museoak

Nafarroako museoek 51.465 bisitari jaso dituzte lehen seihilekoan

Agentziak | Erredakzioa

Foru Erkidegoak legez onartzen dituen sei museo eta lau bilduma museografikoetara bertaratu diren bisitarien erdiak baino gehiago nafar biztanleak izan dira.

  • Altzuzako Oteiza Fundazio-Museoa da jende gehien erakarri duen zentroetako bat

    Altzuzako Oteiza Fundazio-Museoa da jende gehien erakarri duen zentroetako bat

51.465 bisita izan dira 2016ko lehen seihilekoan Nafarroak legez aitortzen dituen lurraldeko sei museo eta lau bilduma museografikoetako erakusketa espazio iraunkor eta behin-behinekoetan.

Gainera, zentro horiek sustatutako hedapen eta heziketa jarduerek 8.738 lagun gehiago erakarri dituzte, foru gobernuak ohar batean azaldu duenez.

Bisitari gehienak (% 53,36) Nafarroako biztanleak dira, bakarrik joan dira (% 61,41), goizez (% 80,61) eta doako sarrera baliatuta (% 74,82).

Eskola taldeenak izan dira bisita guztien % 23,23, eta beste talde batzuenak % 15,36. Halaber, larunbatean jaso dituzte, oro har, bisita gehien zentrook.

Bisitarien % 36,20 Espainiar Estatuko beste lurralde batzuetatik etorri dira Nafarroako museoetara, eta % 10,41 beste estatu batzuetatik.

Zentro hauek dira erkidegoko Gobernuak aitortutakoak: Nafarroako Museoa (Iruñea); Oteiza Fundazio-Museoa (Altzuza); Karlismoaren Museoa eta Gustavo de Maeztu museoa (Lizarra);  Muñoz de Sola arte modernoko museoa eta Tuterako Museoa (Tutera); Tulebraseko Monasterioa; Julian Gayarre museo-etxea; Zubietako Errota ekomuseoa; eta Las Eretas museo eta arkeologia aztarnategia (Bebinzana).