Itxi

Artea

Museoak

Zugazak Bilboko Arte Ederren museoa zuzenduko du, Prado utzita

Agentziak | Erredakzioa

Miguel Zugazak, Prado Madrilgo museoaren egungo zuzendariak, Javier Viarren lekukoa hartuko du Bilboko Arte Ederren Museoaren buruan.

1:29

Miguel Zugazak gaur iragarri duenez, Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaritza hartuko du berriz, Javier Viar egungo zuzendariak erretiroa hartuko baitu.

Pradoko museoaren zuzendariak gaur, azaroaren 30ean, jakinarazi dio bere erabakia Madrilgo museoaren errege patronatuaren batzorde iraunkorrari, bertako zuzendaritzan 15 urteko ibilbidea egin eta gero.

Zugazak (Durango, 1964) Iñigo Mendez de Vigo Espainiako Hezkuntza, Kultura eta Kirol ministroari eta Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiari bidalitako gutun batean azaldu duenez, “betetzat” eman ditu zuzendari izan den aldian bere buruari jarritako helburuak eta jasotako babesa eskertu du.

Zugazak “oso pozik” hartu du Bilboko Arte Ederren Museora itzultzeko eta zentroari “hartutako esperientzia guztia eskaintzeko” aukera (1995 eta 2001 urteen artean zuzendu zuen Biboko museoa).

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusi eta, hortaz, Arte Ederren Museoko patronatuaren presidentea ere “pozik” agertu da, hiru erakunde sortzaileen (Bilboko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza) izenean, “Javier Viar Olloquik azken urteetan egindako lan handiaren ostean Zugazarekin Bilboko museoari bultzada berri bat emateko aukeraren aurrean”.