Itxi

Artea

Enkantea

Miguel Echauri fundazioa Ama Birjinaren tailu bat erosten saiatuko da

Agentziak | Erredakzioa

Nafarroako fundazioak gehienezko prezioa ezarri dio bere buruari, gaur, urtarrilak 26, New Yorken egingo duten enkanteari begira. 11.175 euroan abiatuko dute salerosketa.

  • 12.000 dolarreko salneurrian abiatuko dute enkantea

    12.000 dolarreko salneurrian abiatuko dute enkantea

Miguel Echauri fundazioak Getze Ibargoitiko Ama Birjinaren tailu baten enkantean parte hartuko du gaur, urtarrilak 26, New Yorken, Sotheby’s etxean.

Tailu erromanikoa da, fundazioak azaldu duenez, “kalitate historiko, sinboliko eta estetiko handikoa", Ama Birjinaren Erdi Aroko iruditerian adituek egindako ikerketek zehaztu dutenez.

XIII. mendeko tailua Iruñeko San Anton kaleko egoitzan duten arte bilduma iraunkorrean sartu nahi du fundazioak, eta, horrela, lan artistiko “oso intesgarri” batekin Nafarroako kultur ondarea handitu.

Getzeko Ama Birjinaren irudia XIX. mende hasieran saldu zuten, eta 1929an, Mina Merrill Pindleren (1864-1963) bildumarako erosi zutenez, Duluth Kaliforniako herrira eraman zuten. Harrezkero, Estatu Batuetan egon da.