Itxi

Artea

Bilbo

Ikus-entzunezko batek nazien holokaustoa erakutsiko du Arte Ederren Museoan

Agentziak | Erredakzioa

Bilboko museoak eta BBVA Fundazioak bideoarteko eta sorkuntza digitaleko programa bat sortu dute, eta “Different Trains” Beatriz Caravaggioren lana aukeratu dute berori irekitzeko.

Bilboko Arte Ederren Museoak “Different trains” ikus-entzunezko lana estreinatu du, Beatriz Caravaggio artistak holokaustoaz eta biktimak nazien deuseztapen eremuetara garraiatzeko erabiltzen zituzten trenez egindako sormen lana.

Irailaren 25era arte ikusgai egongo den lanaren aurkezpena Gernikako bonbardaketaren 80. urteurrena betetzen den egunean egin dute, museotik esan dutenez, “artea gure garaiko dramekin identifikatzeko gai dela erakusteko”.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailburuak ekitaldia probestu du Javier Villar zuzendari ohiak azken hamabost urteetan museoan gauzatutako lan “miresgarria” azpimarratzeko, eta erantsi du “garai berri garrantzitsu honetan berrikuntzarako ateak” zabaldu direla. Hain zuzen ere, gaurko erakusketa hau “haize berri” horien isla da, Zupiriaren ustez, eta hurrengo hilabeteetan bide horretan urrats gehiago emango direla adierazi du.