Itxi

Artea

Koplowitzen bilduma

Bilboko Arte Ederren Museoa, asteartean ere zabalik

eitb.eus

Bilboko espazioa uztailaren 25eko jaiegunean irekiko dute, eta hurrengo astearteetan ere zabalik egongo da, salbuespen gisa, Alicia Koplowitz–Grupo Omega Capital bildumaren erakusketa dela eta.

Bilboko Arte Ederren Museoa zabalik aurkituko dute bisitariek asteartean, uztailak 25, 10:00etatik 20:00etara, ohiko ordutegian, nahiz eta astearteetan itxita egon ohi den, jaieguna dela eta. Museotik jakinarazi dutenez, doan sartzeko ordutegi berriari jarraiki, 18:00etatik 20:00etara sartu ahalko da urririk bilduma iraunkorra ikustera.

Halaber, Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital bilduma astearteetan ere ikusi ahalko da, 10:00etatik 20:00etara, tarifa murriztua (7 euro) ordainduta, uztailaren 28tik aurrera. Museoaren gainerako gelak itxita egongo dira egun horietan, hori bai.

Museoko fatxadan ikusgai daude dagoeneko Alicia Koplowitz-Grupo Omega Capital erakusketako artelanik garrantzitsuenetako batzuk, bisitarientzako atariko gisa. Uztailaren 28an zabalduko den bildumaren erakusgarriak eraikin zaharreko fatxadako leihateetan daude: Egon Schieleren Soineko urdineko emakumea, Francisco de Goyaren Haroko kondesaren erretratua, Amedeo Modiglianiren Ilegorria zintzilikarioarekin, Antonio Lopezen Mari