Artea
Kaleko artea
Munduko horma irudirik ederrena Baionan dago
eitb.eus
Widewalls arteari buruzko suitzar webgunearen sailkapenaren arabera, 2017ko muralik onena da Deih valentziar artistak Lapurdiko hiriburuko Ulyss-Darracq kaleko 15.ean egindakoa.
Widewalls artea salerosteko suitzar webguneak egindako sailkapenaren arabera, “Are you ready?” izenburupean Deih valentziar artistak Baionan Points de Vue jaialdiaren kariaz urrian egindakoa da 2017ko munduko horma irudirik onena.
Ulyss-Darracq kalean ikusgai den irudia Points de Vue kale artearen jaialdiaren lehen edizioan egin zuen valentziar artistak, urrian, eta jaialdiaren antolatzaileak, Spacejunk arte galeriako kideak, harrituta agertu dira, suitzar webgunearen zerrendan Banksyren, D*Faceren eta maila handiko beste margolari batzuen 54 lan agertzen baitira Deihren atzetik.
Points de Vue kale artearen jaialdia urrian egin zuten, Baionan
Deih 1994an hasi zen margotzen, eta “aldakortzat” definitzen du bere estiloa. Haren lanetako pertsonaiek, Baionako lanean ikus daitekeen bezala, komikietako estiloaren kutsua izaten dute.
Widewalls webgunearen hitzetan, “Are you ready” lana hausnarketa zoragarria da Mendebaldeko gizarteak teknologiarekin duen mendekotasunaren eta teknologiak guregan duen pisuaren inguruan.