Itxi

2018/01/09

16:39

Artea

110. urteurrena

Bilboko Arte Ederren Museoak eraikina berritu eta bere bilduma erakutsiko du 2018an

Agentziak | Erredakzioa

110 urte beteko dituen urtean, museoko eraikin zaharra berriztatu eta bilduma propioarekin sortutako hiru erakusketa jarriko ditu ikusgai Bilboko erakustegiak.

1:24
Bilboko Arte Ederren Museoa
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilboko Arte Ederren Museoak eraikin zaharra berriztatuko du 110 urte beteko dituen urtean, eta milioi bat euro bideratuko ditu horretarako. Gainera, urteurrena ospatze aldera, museoaren beraren bilduma bistaratzeko erakusketa programa ere abiatuko dute.

Mendeurreneko jarduera nagusia museoaren eraikin zaharra berritzeko lanak izango dira. Luis Maria Uriarte museoaren azken berriztapena zuzendu zuen arkitektoa buru dela, egurrezko zorua jarriko dute eta argi naturala eraikin barnera sartzeko hainbat moldaketa egingo dituzte.

Maiatz eta irail artean egingo dituzte lanok, eta eraikina itxi egin beharko dute behin-behinean.

Bilduma propioa

lldo horretan, berriztatze-lanak egiten dituzten bitartean, BBK aretoan eta 32. aretoaren zati batean 110 Maisulan erakusketa jarriko dute ikusgai. Museoaren bildumaren 110 obra nabarmenetakoak egongo dira ikusgai bertan, eta helburua, museoaren bildumaren kalitatea agerian jartzeaz gain, pinakotekaren historia aztertzea da.

Bestalde, obrak amaitutakoan, eraikin zaharra ABC Museoaren alfabetoa Kirmen Uribe idazlearen laguntzarekin prestatutako erakusketarekin inauguratuko dute berriz; kronologiaren eta eskolen araberako ohiko muntaiaren ordez, ordena alfabetikoari jarraituko diote erakusketa honetan.

Azkenik, urteurrenaren harira programatutako beste jarduera berezi bat Artearen Ibilbidea erakusketa ibiltaria izango da, museoaren kalitate handiko maisulanen erreprodukzioek osatutakoa. Erakusketa Bizkaiko hainbat herritara eramango dute.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;