Itxi

Artea

Erakusketa

Bilboko Arte Ederren Museoak Goyaren 96 lan erakutsiko ditu

Agentziak | Erredakzoa

“Goya eta gorte ilustratua” erakusketan, Aragoiko artistak Espainiako erregearentzat eginiko lanak izango dituzte ikusgai, otsailaren 14tik aurrera.

  • Goyaren erakusketa

    Goyaren erakusketa

Bilboko Arte Ederren Museoak “Goya eta gorte ilustratua” erakusketa inauguratuko du otsailaren 14an, Francisco de Goyak Karlos III.aren eta Karlos IV.aren Gortearentzat eginiko lanak ikusgai jartzeko. Egunotan, muntaketa-lanetan dihardute Bilboko zentroan.

84 koadrok osatzen dute Fuendetodosko (Zaragoza) artistaren erakusketa, eta, besteak beste, “Oilo itsua” eta “El pelele” Pradoko Museoaren lanak ikusi ahalko dira bertan.

Francisco de Goya 29 urte zituela izendatu zuten Espainiako Gortearen margolari, 1775ean Madrilera iritsi zenean, Escorialeko jauregian jarri nahi zituzten ehiza irudiak egiteko. Handik hamar bat urtera, erregearen margolari egin zuten.

Bilbora ekarri dituzten lan asko maila artistiko handikoak dira, erakusketaren arduradunen hitzetan, eta denetarik dago: olio pinturak, kartoiak, eskutitzak, miniaturak eta arte dekoratiboko aleak.