Itxi

Artea

Erakusketa

Flandestar pinturaren hiru mende, Gasteizen ekainera arte

eitb.eus

Vital Fundazioak Gerstenmaier bildumako hirurogeita hamar olio pintura eta grabatu jarriko ditu ikusgai: Rubens, Van Dyck…

‘Rubensetik Van Dyckera. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman’ erakusketak ibilbidea egiten du Europako artearen historiako ziklo garrantzitsuenetako batetik, hirurogeita hamar lanen bitartez. Ekainaren 17ra arte izango da ikusgai Gasteizen, Vital Fundazioaren atarian.

XV. mendetik XVIII.era arteko Flandriako maisuen lanak bildu dituzte vertab: Rubens, Van Dyck, Goltzius, Brueghel Zaharra, Momper Gaztea, Martin de Vos, Brueghel de Velours, Van Kessel Zaharra, Adrian de Gryef eta Verbruggen.

Erakusketan, lan oso erlijiosoak daude, baita lan mitologikoak eta erretratuak ere. Gainera, Flandriako artistengan ohikoa zenez, paisaiaz ere gozatu ahal izango da, argien eta itzalen arteko jolas bereziaz ez ezik.

Halaber, grabatu hautaketa zaindua ere ikusi ahal izango da, flandriarrak teknika horretan maisu handiak zirela erakusten dutenak.

‘Rubens-etik Van Dyck-era. Pintura flandriarra Gerstenmaier bilduman’ Vital Fundazioa aretoan (Posta 13-15, Vitoria-Gasteiz) izango da ikusgai, ekainaren 17ra arte, astelehenetik larunbatera 18:00etatik 20:30era, eta igandeetan eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:30era. Sarrera doan da.