Itxi

Artea

Irailaren 30era arte

Kubo-kutxa Donostiako aretoa pop artez beteko da

Agentziak | Erredakzioa

'POP POP POP American Pop Art' erakusketan, Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg artisten ehun bat lan daude ikusgai.

Kubo-kutxa Donostiako aretoak 'POP POP POP American Pop Art' erakusketa izango du irekita ostiraletik, ekainak 15, irailaren 30era arte. Andy Warhol, Keith Haring, Robert Indiana, Roy Lichtenstein eta Robert Rauschenberg artisten ehun bat artelan paratu dituzte bertan.

Ander Aizpurua Kutxa Fundazioko zuzendariak, Ane Abalde Kubo-kutxa aretoko zuzendariak eta Dolores Duran erakusketaren komisarioak Donostian eskainitako prentsaurrekoan gogora ekarri dutenez, Pop Art mugimendu artistikoaren ezaugarri nagusia da komunikabideetatik edo publizitatearen mundutik hartutako irudi eta gaiak erabiltzea. 50eko hamarkadan sortu zen, Ingalaterran, espresionismo abstraktuaren aurka, eta berehala hedatu zen Ameriketako Estatu Batuetara.

'POP POP POP American Pop Art' erakusketak amerikak pop artearen artista “nagusien” ehun bat artelan bildu ditu eta agerian uzten du “eguneroko bizitzako edozein objektuk artearen maila har dezakeela”, azpimarratu dute arduradunek.

Erakusketarako sarrera doakoa da, eta asteartetik ostiralera 11:30etik 13:30era eta 17:00etatik 21:00etara eta larunbat, igande eta jaiegunetan 11:30etik 21:00etara bisitatu ahalko da.