Itxi

Artea

Azaroaren 30era arte

'Macla, mamua, bismuto, vicario' erakusketa, Oteiza Museoan

eitb.eus

Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artisten “erakusketa interbentzioa” azaroaren 30era arte egongo da ikusgai Altzuzako zentroan. Hazitegia programako lehen alea izango da.

  • Oteiza Museoa Alzuzan

    Oteiza Museoa Alzuzan

Oteiza Museoak “Macla, mamua, bismuto, vicario” erakusketa proiektua aurkeztu du, Karlos Martínez B. eta Javier Arbizu artistek berariaz Oteizaren obrari buruz ondutako erakusketa interbentzioa.

Hazitegia Oteiza Museoak eta Huarte Arte Garaikideko Zentroak sustaturiko programaren lehen emaitza da erakusketa, lehen urratsa sorkuntza garaikidetik abiaturik Jorge Oteizaren obrari buruzko gogoeta-agertoki berriak sorrarazteko bidean.

Proiektuaren abiaburua “makla”ren ideia da, Oteizak hala izendaturiko obra sailarekin loturikoa; obra horiek bi bolumen edo gehiagoren fusioak sorturik daude eta beren atalen arteko harremanek aktibatu dituzte.

Interbentzioak eskultura alderdia eta objektu alderdia elkartzeko era berezia proposatzen du, material eta objektuen ezaugarri propioak nahasten dituzten interbentzio sotilen bidez, Altzuzako museotik azaldu dutenez.

Proiektua ez dago obra batzuen erakusketa soil baten gisa pentsatua, piezek (hamazazpi guztira) interbentzio bat osatzen baitute.