Artea
Zarzuela
'El Caserio' Guridiren lanaren moldaketa modernoa, Arriaga Antzokian
Erredakzioa
Miquel Ortegaren zuzendaritzapean, Rossini abesbatzak eta Bilbao Philarmonia orkestrak jarriko dute musika. Hilaren 21ean, 23an, 25ean, 28an eta 29an taularatuko dute 'El Caserio'.
produkzioen programazioa. Hilaren 21etik aurrera taularatuko dute El Caserio lan ezagunaren moldaketa modernoa. Miquel Ortega arituko da musika zuzendaritzan, eta Pablo Viar bilbotarra izango da agertoki zuzendaria, estreinakoz.
Angel Ódena, Marta Ubieta, Mikeldi Atxalandabaso, Alberto Núñez, Itxaro Mentxaka eta Izaskun Kintana kantariek osatzen dute zarzuela moderno honetako abeslarien zerrenda. Jon Ariño eta Antonio Rupérez aktoreak ere izango ditugu eszenatokian, Aukeran dantza taldeko bederatzi dantzarirekin batera. Rossini abesbatzak eta Bilbao Philarmonia orkestrak jarriko dute musika.
EL CASERÍO, BILBOKO ARRIAGA ANTZOKIAN
Urtarrilak 21, 25, 26, 28 eta 29: 20:00etan.
Urtarrilak 23: 19:00etan.
Sarreren prezioa 9,60 eta 38 euro bitartekoa da. Urtarrilaren 25a ikuslearen eguna izango da, eta sarreren prezioa 7,20 eta 29 euro bitartekoa izango da. Arriaga Antzokiko leihatiletan, teatroarriaga.com webgunean, 944 310 310 telefonoan eta BBK orotariko kutxazainetan saude salgai.