Itxi

Artea

Doako bisita gidatuak

Bilboko Arriaga Antzokiak ate irekien eguna ospatuko du igande honetan

Erredakzioa

Uholde batzuen ondorioz, hiru urtez egon zen itxita. 1986an ireki zuten berriro eta data hura ospatzeko, aintzinako arropekin jantzitako lagunak izango dira igandeko bisitaldia alaitzen.

Igande honetan barnealdea osorik ezagutzeko aukera eskainiko du Bilboko Arriaga Antzokiak. Igandeko 12:00etatik 19:00ak arte ate irekien eguna ospatuko du antzokiak. 1983an uholde larri batzuk antzokia suntsituta utzi zuten. Hiru urte geroago, 1986. urtean, berriro ireki zuten. Data hori ospatzeko, birmoldaketaren 25. urteurrena ospatuko dute asteburu honetan.

Bisitariek antzokiko sarrera, lehenengo solairuko harrera-gela, besaulki-patioa eta inguruko zonaldeak. Gainera, oholtzara igo aurretik artisten aldagelak ere izango ditugu ikusgai.

Orient Express izena duen gela ere ikusi ahalko dute bisitariek. Itxita ohi dagoen gela honek aintzineko trenen apaingarriak ditu. Gainera, garaiko arropak daramatzaten lagunek alaituko dute bisitaldia.