Artea
Barriek 2019
Rekalde aretoak erakusleihora eramango ditu artista 'barriek'
eitb.eus
Bizkaiko Foru Aldundiaren beka jaso duten bost artistaren lanak erakutsiko ditu Bilboko aretoak.
-
Lorea Bilbao Kultura diputatua eta parte hartzen duten artistak
Ostegunean, urtarrilak 17, Barriek programaren zazpigarren edizioa inauguratu dute. Urtero egiten da programa, eta foru erakundearen Arte Sorkuntzarako Bekak jaso dituzten sortzaile batzuen lan plastiko eta bisualak erakusten ditu.
2019ari dagokion edizioan, artista hauen lanak erakutsiko dituzte: Cristina Gutiérrez Meurs, Endika Basaguren, Oihane Iraguen, Irati Urrestarazu eta Pau Figueres.
Barriek 2019 programan, aurten beka jaso duten lau artistaren lana ez ezik, duela zenbait urte beka jaso zuen artista baten lana ere berreskuratuko dute, Cristina Gutiérrez Meurs beka 2005. urtean jaso zuen artistarena, hain zuzen ere.
Martxoaren 10era arte bisitatu daiteke "Trapos sucios" artista horren erakusketa, eta horren ostean etorriko dira gainerako artistenak: Endika Basagurenena, martxoaren 12tik maiatzaren 5era; Oihane Iraguenena, maiatzaren 7tik ekainaren 30era; Irati Urrestarazurena, uztailaren 2tik irailaren 1era; eta, azkenik, Pau Figueresena, irailaren 3tik urriaren 20ra.