Publizitatea
Itxi

2019/05/13

11:34

Artea

Maiatzak 24 - irailak 9

Guggenheimek Gerhard Richterren itsas paisaiak bilduko ditu

Agentziak | Erredakzioa

Alemaniar artistaren koadroak maiatzaren 24tik irailaren 9ra egongo dira Bilboko museoan.

1:16
Richterren itsas paisaiak
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Maiatzaren 24tik aurrera, Guggenheim Bilbao Museoak erakusketa bat eskainiko die Gerhard Richter alemaniar artistak hiru hamarkadatan formatu, estilo eta kolore ezberdinetan eginiko itsas paisaiei.

“Gerhard Richter. Itsas paisaiak” erakusketa aukera paregabea izango da Richterrek, espresionismo abstraktuaren ordezkari gailenetako batek, egindako itsas paisaien inoizko bildumarik handiena Bilbon ikusteko.

Lainoztatuta zein oskarbi, zeruek mihisearen zatirik handiena hartu ohi dute itsas paisaiotan, eta nekez ageri dira itsasoa gailenduta.

Obra batzuetan, zeruak eta itsasoak bi irudi ezberdinetan izaten duten jatorria, eta uztartu egiten dira, elkarrengan islatzen direla irudikatu arte ia. Ikuslearen lana izaten da biotako bakoitza identifikatzea.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena