Artea
Ertibil
Bizkaiko artista gazteen lana, zazpi udalerritan ikusgai
eitb.eus
Ertibil Bizkaia erakusketaren hogeita hamazazpigarren edizioak hamazortzi artistaren beste horrenbeste lan erakutsiko ditu.
-
Hamazortzi artistaren beste hainbeste lan erakutsiko ditu Ertibilek
Ertibil Bizkaia arte plastikoen erakusketa ibiltaria Rekalde Bilboko aretoan abiatuko da gaur, martxoak 30, eta Ea, Balmaseda, Elorrio, Arrigorriaga, Eibar eta Getxo udalerriak bisitatuko ditu gero.
Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu duen erakusketa ibiltariaren 37. edizio honetan, 83 artistak hartu dute parte, espezialitate guztietako 113 lanekin, eta, horien artetik, 18 artistaren 18 obra aukeratu dituzte erakusketa osatzeko.
Artista sarituak Juan Pablo Ordúñez (MawatreS), Borja Gómez Diez eta Izaro Ieregi izan dira (Japonian bi hilabeteko egoitza artistikoa egin ahal izango dute), eta, horiez gain, artista hauen lanak ikusi ahalko dira: Raisa Álava, Ana Arsuaga, María Benito Píriz, Mar de Dios, Andoni de la Cruz, Urotz Deusto Iturregi, Iván Gómez, Gómez Selva, Estibaliz Gutiérrez, Eztizen de la Cruz, Saray Pérez Castilla, Ander Sagastiberri Fernández, Natalia Suarez Ortiz de Zarate, Diego Vivanco eta Imanol Zubiauz.
Bilbo
Inaugurazioa
Rekalde Aretoa
Maiatzaren 30etik uztailaren 7ra
Ea
Eskolondo Kultur Etxea
Uztailaren 8tik 31ra
Balmaseda
Horkasitas Jauregia
Abuztuaren 1etik irailaren 3ra
Elorrio
Iturri Kultur Etxea
Irailaren 4tik 26ra
Arrigorriaga
Euskaldunberri erakusketa aretoa
Irailaren 27tik urriaren 23ra
Eibar
Portalea Kultur Etxea
Urriaren 24tik azaroaren 17ra
Getxo
Begoña lurmuturra
Azaroaren 18tik abenduaren 29ra