Itxi

Artea

Uztailaren 28ra arte

Pradoko museoaren 50 lanen erreprodukzioak ikusgai, Eibarren

Agentziak | Erredakzioa

Untzaga plazak Madrilgo museoaren bildumako lanen berezko tamainako argazkiak hartuko ditu uztailaren 28ra arte.

  • Eibarko Untzaga plaza

    Pradoko 50 lanen argazkiak paratu dituzte Eibarko Untzaga plaza

Eibarrek Pradoko museoko 50 obraren berezko tamainako argazkien erakusketa du ikusgai aire librean, Untzaga plazan, Madrilgo museoaren bigarren mendeurrenaren kariaz. Erakusketa didaktikoa uztailaren 28ra arte bisitatu ahalko da.

Aire libreko erakusketak ibilbidea proposatzen du museoaren bilduma iraunkorra osatzen duten lanen egileetan zehar. Espainiar, italiar, flandriar, frantses, alemaniar eta holandar eskolak daude ordezkatuta, XII. mendetik XX.eko hasierara arte.  

Gainera, hainbat kartel eta panelek museoaren eta bildumen inguruko informazioa eskaintzen dute.