Artea
Abenduaren 17tik aurrera
EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa, Bilbon
Abenduaren 17tik 30era egongo da ikusgai, Bilboko Bizkaia Aretoan, gradua bukatu duten 33 ikasleren lana.
-
Bilboko Bizkaia aretoak hartuko du EHUko ikasleen erakusketa. Argazkia: EHU.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen VI. Erakusketa zabalduko dute datorren asteartean, abenduaren 17an, Bilboko Bizkaia Aretoan. 2018-2019 ikasturtean zentroan irakasten diren hiru Artea, Sorkuntza eta Diseinua eta Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzea graduetan ikasketak bukatu dituzten 33 ikasleren gradu amaierako lanak bilduko ditu erakusketak.
EHUk jakinarazi duenez, erakusketak Bizkaia Aretoko hiru gela hartuko ditu, Etxepare, Axular eta Chillida, hain zuzen. Margolanak, instalazioak, eskulturak, obra grafikoak, bideoak eta argazkiak izango dira ikusgai, besteak beste.
Erakusketa bisitatu ahal izango da datorren asteartetik abenduaren 30era bitartean, Bizkaia Aretoan, lanegunetan, 08:00etatik 20:00etara. Sarrera irekia izango da.