Artea
Urtarrilak 24 - Apirilak 12
Goyak arte garaikidean duen itzala, agerian Donostian
Agentziak | Erredakzioa
Kubo aretoak paratu dituen 54 egileren 83 artelanetan Francisco de Goya aragoiar margolariaren eragina igartzen da, bera hil eta 200 urtetara.
-
"Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean" apirilaren 12ra arte ikusgai. Argazkia: Efe.
Urtarrilaren 24tik aurrera, Kubo Donostiako aretoak bere lana egiteko noizbait Francisco de Goya margolariaren lanari begiratu dioten berrogeita hamar bat artistaren lanak erakutsiko ditu erakusketa batean.
“Arrazoiaren ametsa. Goyaren itzala arte garaikidean” Kursaaleko erakusketa aretoak 2020rako prestatu duen lehenengoa da, eta Oliva Maria arte-historialari eta La Fabrica kultura kudeaketako enpresaren zuzendari artistikoak antolatu du. Apirilaren 12ra arte egongo da ikusgai.
Guztira, 54 egile hauek sortutako 83 lan dira: Eduardo Arroyo, José Manuel Broto, Luis Feito, Juan Genovés, Antonio Saura, Manuel Viola, Darío Villalba, Jorge Galindo, Blanca Muñoz, Alicia Díaz Rinaldi, Boltanski, Yasumadsa Morimura, Mounir Fatmi, William Kentridge, John and Yves Berger…
Erakusketan ez dago ia eskulturarik, Francisco Leirok eta Pablo Serranok egindakoak salbu, baina hainbat eskultorek lan grafikora jo dute espainiar maisua omentzeko, hala nola Martin Chirinok, Cristina Iglesiasek eta Jaume Plensak.