Itxi

Artea

Museoa

San Telmok "Txalaparta" erosi du, Remigio Mendibururen eskultura

N. V. | EITB Media

Donostiako museoak lehen solairuan jarriko du ikusgarri lan ikonikoa, Mendibururen beraren, Oteizaren, Chillidaren, Nestor Basterretxearen, Sistiagaren, Zumetaren eta Ruiz Balerdiren obrekin batera.

  • "Txalaparta"

    "Txalaparta" Remigio Mendibururen eskultura. Argazkia: Oskar Moreno.

San Telmo Museoak “Txalaparta” erosi du, Remigio Mendibururen lehen eskulturetako bat eta euskal kulturaren lan ikonikoa, Gaur taldearen lehen erakusketan ikusgai izan zena. Euskal artea berritu zuen funtsezko kolektiboari eskaintzen zaion espazioan ikusgai dago dagoeneko.

“Txalaparta”, haritz enborrezko 4,3 metroko eskultura, “museoko pieza adierazgarrienetakoa” izango da aurrerantzean, Susana Soto museoko zuzendariaren hitzetan. Sotok gehitu du eskultura horrek “ondo baino hobeto” ordezkatzen duela euskal tradizioa hartu eta modernitatera egokitu zuen mugimendua.