Artea
Apirilaren 25era arte
Kubo Kutxa aretoak Marina Nuñezen lana erakutsiko du
N. V. | EITB Media
Artista palentziarrak "Azalik gabe" nortasunaz mintzo den erakusketa jarri du ikusgai Donostiako aretoan.
-
"Fuera de sí" (Supernova María). Marina Nuñez, 2018
Donostiako Kubo Kutxa aretoak Marina Núñezen Azalik gabe erakusketa hartuko du bihartik, urtarrilak 29, apirilaren 25era arte.
Arte Ederretako doktore honek auzitan jarri izan ditu bere lanetan generoaren rolak eta ezarritako kanonak, bai eta normatibotasunetik bazterrean dagoena ere. Bilaketa hori hainbat formatotan gauzatzen du, hala nola pintura, bideoak eta 3Dko animazioak.
Lantzen dituen gaien artean, bestalde, eromena, heriotza, munstrotasuna eta zientzia fikzioa daude. Haren obren ardatza, nolanahi ere, emakumezko figura da.
Azalik gabe erakusketa Kubo Kutxarako berariaz sortu du Nuñezek, eta oraintsuko obren bilduma bat dela azaldu du.
Asteartetik igandera 12:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara ikus daiteke erakusketa, doan.