Itxi

Artea

Eskultura

"Hondalea" Cristina Iglesiasen lana maiatz edo ekainetik aurrera bisitatu ahalko da

N. V. | EITB Media

Eneko Goia Donostiako alkatearen esanetan, data zehatzik ez dago oraindik, baina Santa Klara uharteko instalazioa udaberritik aurrera egongo da ikusgai.

  • "Hondalea"

    "Hondalea" instalazioa, Santa Klara uhartean. Argazkia: Jose Luis Lopez Zubiria.

Gaur goizean, helikoptero batek Santa Klara uharteko garabia kendu du, Cristina Iglesias artistaren eskultura bertako itsasargian jartzeko egindako lanak bukatu eta gero. Artelana maiatz edo ekainetik aurrera ikusi ahalko dute herritarrek.

Eneko Goia Donostiako alkatearen hitzetan, oraindik ez dago data zehatzik bisitak hasteko, baina maiatz edo ekainean izango dela aurreratu du.

Bisita antolatuak izango dira, eta Udala Cristina Enea Fundazioarekin batera aztertzen ari da horiek nola gauzatu, “ordenatuak” izan daitezen eta jendea pila ez dadin.



Argazkia: Jose Luis Lopez Zubiria.