Publizitatea
Itxi

2021/04/13

12:58

Artea

Erakusketa

Remigio Mendibururen eskultura berrikusiko du Bilboko Arte Ederren Museoak

N. V. | EITB Media

“Materia eta memoria” erakusketa bihartik, apirilak 14, irailaren 5era egongo da ikusgai Bilboko museoan.

  • "Txori askeen kaiola" (1969)

    "Txori askeen kaiola" (1969), erakusketan ikusgai den lanetako bat

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bilboko Arte Ederren Museoak “Materia eta memoria” Remigio Mendiburu (Hondarribia, 1931 - Bartzelona, 1990) eskultorearen lanaren gaineko erakusketa, "berrikuspen integrala", jarri du ikusgai, inoizko handiena haren heriotzaz geroztik.

Jorge Oteiza Fundazio Museoko (Altzuza) zuzendariorde eta euskal eskultorearen espezialista den Juan Pablo Huércanosek komisariatutako erakusketa Mendibururen ibilbide osoa biltzen du, 1950eko hamarraldiaren amaieran hasi zenetik 80ko hamarraldiaren erdialdeko azken proiektuetaraino.

Paratu dituzten 120 lanetako asko orain arte inoiz erakutsi gabeak dira, eta Jorge Oteiza, Eduardo Chillida, Rafael Balerdi, Amable Arias, Jose Antonio Sistiaga, Nestor Basterretxea eta Jose Luis Zumetarekin batera Gaur taldean eta geroago ere euskal artea berritzen zeregin garrantzitsua izan zuen sortzailearen lana “berrikusteko” balio dute.

Egurra izan zen Mendibururen material nagusia, eta eskultura “guztiz pertsonal eta garaikidea” sortu zuen, konbentzionalismo formaletatik urrun.

Lau areto hartzen ditu erakusketak, eta irailera arte egongo da ikusgai Bilboko Arte Ederren Museoan.

"Txori askeen kaiola", Remigio Mendiburu (1969)

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena