Publizitatea
Itxi

2021/06/08

13:20

Artea

2022ko erakusketak

Ismoen inguruko panoramika eta Jean Dubuffeten obra, Guggenheimen 2022an

N. V. | EITB Media

Bilboko museoak datorren urterako prestatu dituen erakusketetako batzuk aurreratu ditu museoko fundazioaren patronatua bildu eta gero.

  • Guggenheim Bilbao Museoa

    Guggenheim Bilbao Museoak 2022ko erakusketak iragarri ditu. Argazkia: Efe.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Guggenheim Bilbao Museoak 2022rako prestatu dituen erakusketen berri eman du bart, Guggenheim Bilbao Fundazioko Patronatuaren bilera bukatutakoan. Arte Modernoko Parisko museotik ekarritako fauvismo, kubismo eta surrealismoari buruzko erakusketa bat izango da ikusgai datorren urtean Bilboko museoan, baita Jean Dubuffeten ekoizpen artistikoaren berrikuspen oso bat, eta, lord Norman Fosterrek komisariatuta, automobilak artearen historiarekin eta arkitekturarekin lotuta izan duen garrantziaren inguruko aurkezpen handi bat ere.

Bilboko arte espaziotik esan dutenez, proiektu horiei gehituko dizkiete Marie Hugonnier, Monira Al Qadiri eta Vito Acconci artistek egindako lanak, Film & Video gelan.

Azkenik, urteko azken hiruhilekoan, museoaren 25. urteurrenaren kariaz, erakusketa eremu osoak Museoaren Bildumako obren erakusketa handia hartuko du. "Sekzioak/Intersekzioak" izenburupean egingo den erakustaldi horrek lengoaia artistiko ezberdinen arteko loturak ezarriko ditu, eta agerian jarriko ditu bilduman jasota dauden arte modernoaren historiako mugarri eta joera nagusiak.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;