Publizitatea
Itxi

2021/06/10

16:12

Artea

''Tàpies Zabalagan''

Chillida Lekuk toki egingo dio Antoni Tàpiesen arteari

N. V. | EITB Media

Kataluniar sortzailea izango da aurtengo artista gonbidatua Chillida Lekun, 2022ko urtarrilaren 10era arte ikusgai egongo den erakusketan.

  • Chillida Leku

    2022ko urtarrilera arte egongo da ikusgai Tàpiesen lana Chillida Lekun

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Chillida Lekuk "Tàpies Zabalagan" erakusketa hartuko du 2022ko urtarrilera arte. Antoni Tàpies kataluniar sortzailearen (1923 – 2012) lanak, euskal eskultorearenak bezala, arrasto sakona utzi zuen arte moderno eta garaikidearen bilakaeran, museoak ohar batean azaldu duenez.  

Zabalaga baserriko goiko solairu osoa hartzen du erakusketak, eta, batik bat, 80ko eta 90eko hamarkadetan eginiko eskulturak ditu erakusgai, handiak zein txikiak.

Erakusketa berri hau datorren urteetan jarraitu nahi duten artista gonbidatuen programa bati dagokio.

Chillida Lekutik azaldu dutenez, artista katalana aukeratzeko arrazoia "XX. mendeko artearen bi figura handi hauen arteko antzekotasun eta paralelismoak" izan dira.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;