Itxi

Artea

Heriotza

Javier Viar Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendari ohia zendu da

N. V. | EITB Media

Viarrek 75 urte zituen, eta 2002 eta 2017. urteen artean zuzendu zuen Bilboko erakusketagunea.

  • Javier Viar

    Javier Viar

Javier Viar, 2002 eta 2017. urteen artean Bilboko Arte Ederren Museoaren zuzendaria izan zena, hil da gaur, ostegunarekin, 75 urte zituela, museotik bertatik iragarri dutenez.

2017ko martxora arte zuzendu zuen Viarrek Arte Ederren Museoa. Garai horretan, Pradoko museoa zuzendu eta gero bueltan zen Miguel Zugazari postua itzuli zion. Viarrek Arte Ederren Museoa handitzearen alde egin zuen, eta azkenean Norman Fosterren eskutik gauzatuko da nahi hori.

Museoa zuzendu aurretik, komisariotza lanean nabarmendu zen, besteak beste, Balerdi, Eduardo Chillida eta Vicente Ameztoyri buruz antolatutako erakusketetan.

Bera zuzendari zela, Museoak hainbat artelan garrantzitsu erosi zituen, Lucrecia, Lucas Cranach Zaharrarena; Hierros de temblor II, Eduardo Chillidarena; eta Des potirons, Miquel Barcelórena, esate baterako.