Itxi

Artea

Maiatzaren 25era arte

Jose Antonio Sistiaga artistaren atzera begirako erakusketa, Donostian

N. V. | EITB Media

Naturarekin zuen harremana du ardatz Gaur taldea bultzatu zuen eta zeluloide gainean eskuz margotutako lehen pelikula egin zuen artistaren erakusketak.

  • Maiatzaren 25era arte egongo da ikusgai atzera begirakoa. Argazkia: Efe.

    Maiatzaren 25era arte egongo da ikusgai atzera begirakoa. Argazkia: Efe.

Kubo Kutxa Donostiako aretoak "De rerum natura" Jose Antonio Sistiaga (Donostia, 1932) artistaren lanaren inguruko atzera begira erakusketa hartuko du ostiraletik, urtarrilak 28, maiatzaren 22ra. Artistaren eta naturaren arteko harremana da erakusketaren ardatza, eta ikusgai utziko du "pintura abstraktu eta informalean" egindako eboluzioa eta 'ere erera baleibu izic subua aruarene' pelikularekin zinema esperimentalean egin zuen lana. Zeluloidean zuzenean eskuz margotutako lehen pelikula izan zen zinemaren historian, eta 17 hilean egin zuen 1968 eta 1970 artean.

Sarrera doakoa da, eta asteartetik igandera egongo da zabalik, hamaiketatik ordu bietara, eta lauretatik zortzietara.

Sistiagak gaztedanik erakutsi zuen arterako interesa, 50eko hamarkadan Manuel Duque ezagutu zuen Parisen, eta eragin handia izan zuen berarengana. 1958an Donostian eta handik urtebetera Parisen hasi zen bere lan artean figuratiboak erakusten.

Gero, mundu osoan erakutsi du bere lana. 60ko hamarkadan Adierazpen Askeko Tallerra ireki zuen Donostian, Esther Ferrerrekin. Gainera, Gaur taldea sortzen parte hartu zuen 1966an.